1.- Definizioa:
Kutxabankstore S.L.U. enpresak maila nazionaleko bere plataforman erregistroa sustatzeko ekintza komertzial bat egingo du eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten kutxabankstoreren bezero diren adin nagusiko pertsona fisiko guztiek hartu ahal izango dute parte.
Zozketa honen xede esklusibo eta bakarra publizitatea eta sustapena dira, parte-hartzaileko gainprezio eta tarifa gehigarririk gabe.
2.- Sustapen honetako sariak hauek izango dira:
Apple markako 4 iPhone 15 128GB-ko edukierarekin.
3.- Kanpaina 2023ko urriaren 10 eta azaroaren 10 bitartean izango da, bi egunak barne, eta zozketa Bilboko Vicente María del Arenal notarioaren aurrean egingo da 2023ko azaroaren 20an, edo aurrerago, egun horretan zozketa egiteko materiala ez badago.
Ezinbesteko kasuetan, Kutxabankstorek zozketa bertan behera utzi ahal izango du, parte-hartzaileei horren berri eman beharko dielarik.
4.- Sustapen honetan zozketaren egunean baldintza hauek betetzen dituzten kutxabankstoreren bezero diren adin nagusiko pertsona fisko guztiek hartuko dute parte:
• 2023ko azaroaren 10ean Kutxabankstoren erabilera komertzialerako baimenarekin erregistratuta egotea:
• Kutxabankstorek kanpoan utziko ditu datuak babesteko araudiaren arabera publizitate esklusioa eskatu dutenak edo jakinarazpen komertzialak bidaltzetik salbuesteko fitxategi komun batekoak direnak.
• Sustapen honetatik kanpo geratuko dira Kutxabankstoreko langileak.
5.- Parte-hartzaile bakoitzari «aukera» bakarra emango zaio.
«Aukerak» korrelatiboki 1 zenbakitik hasita zenbakituko dira.
6. 4. oinarrian aipatutako baldintzak betetzen dituzten bezeroekin fitxategi informatiko bat egingo da, erabiltzailearen izenaren eta bezero bakoitzari esleitutako «aukera»ren arabera ordenatuta.
7.- Zozketan Notarioak ontzi batetik zenbaki bat aterako du. Zenbaki hori, 5. oinarrian adierazi bezala, 1 zenbakitik hasita esleitutako azken zenbakira artekoa izango da. Zenbaki hau lehenengo aukera saritua izango da.
Hurrengo saritutako aukerak eta ondorengo erreserba aukerak lortzeko, lortutako kopuruari, prozedura informatikoen bidez, honako zatidura hau batuko zaio, fitxategian erregistratutako aukera guztien kopurua zati 4 sarien guztizko kopurua gehi erreserba kopurua (10); hau da, 14tan zatituko da, horrela lortutako zenbaki zatitzailea beherantz biribilduz (zenbaki osoa, hamartarrak alde batera utzita), saritutako aukerak guztiak lortu arte (horrela lortutako 4 aukera) eta horrela hasitako eragiketarekin jarraituz, jarraian erreserba aukerak lortu arte (10). Horretarako, fitxategiaren amaierara iritsiz gero, erregistratutako lehen aukerari jarraituz kalkulatuko da, saritutako (4) eta erreserbako (10) aukeren kopurua osatu arte, erreserbakoak izaera horretan hartuko dira kontuan, irten diren ordenaren arabera.
8.- Pertsona bakoitza behin bakarrik saritu ahal izango da.
9.- Sariaren emaitza saridunei jakinaraziko zaie xede guztietarako, fiskalak barne, gutun, telefono, posta elektroniko edo Kutxabankstorek egokitzat jotzen duen beste edozein bitartekoren bidez. Saritutako edozein parte-hartzailek emandako datuetan identifikatzea eta/edo aurkitzea eta, ondorioz, lortutako saria ematea eragozten duen akatsen bat egongo balitz, saria hurrengo erreserbari esleituko zaio, arrazoi horrengatik Kutxabankstorek inolako erantzukizunik izango ez duelarik. Gainera, zozketa egin eta hamabost eguneko epean, dena delako arrazoiarengatik irabazleei emaitzaren berri eman ezin bazaie, saria erreserbei esleituko zaie automatikoki, erreserbei dagokien ordenaren arabera.
10. Sustapen honen xede diren sariak ezin izango dira inola ere trukatu, aldatu edo konpentsatu, eta ezin izango dira ordeztu beste sari baliokide batekin edo sarituek eskatutako diruzko kontrabalioarekin. Kutxabankek ordezkapen eskubidea izango du arrazoi zuzenik edo ezinbesteko arrazoirik badago.
11.- Kutxabankstorek egokitzat jotzen dituen modu eta lekuan emango dizkie sariak bezeroei.
12.- Saritutako bezeroak, sariaren jakinarazpena jaso eta hurrengo 15 egun naturaleko epean, sariaren onarpena baieztatu beharko du horretarako egindako fitxa sinatuz.
13.- Zozketaren emaitzaren jakinarazpena jaso eta 15 egun naturaleko epean idatziz jakinarazi beharko da sariari uko egiten zaiola. Bezeroak sariari uko egiten badio, ez du inolako konpentsaziorik jasoko eta ezin izango dio beste inori eman. Kasu honetan zozketaren hurrengo erreserbari eskainiko zaio saria.
14.- Jakinarazpenik jasotzen ez bada, onarpenari edo uko egiteari dagokiona, bezeroari jakinarazpena bidali eta 15 egun naturaleko epean, bezeroak sariari uko egin diola ulertuko da, kutxabankstorek saria kudeatzeko ardura izango duelarik.
15.- Zozketan parte hartzean, parte-hartzaileen datu pertsonalak Kutxabankstoreko Informazio Sisteman sartuko dira, partaidetza hori kudeatzeko.
Irabazlearen izena, abizenak eta/edo irudi pertsonala edozein publizitate edo/eta sustapen jardueratan jartzeko, erabiltzeko edo zabaltzeko helburu gehigarriarekin tratatuko dira soilik, edozein bitarteko, euskarri edo formatutan, jarduera horiek ez dutelarik ordainsari edo onura eskubiderik emango, baldin eta saridunaren edo haren legezko ordezkariaren berariazko adostasuna badute, dagokionaren arabera.
Era berean, jakinarazten da edozein unetan eta datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duen edozein eztabaidaren aurrean, aukera dagoela kontrol agintaritzari erreklamazio bat aurkezteko, bai eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkaratzeko, tratamendua mugatzeko eta eramateko eskubideak baliatzeko ere, eta datu pertsonalei buruzko erabaki indibidual automatizatuen xede ez izateko, eskubide horiek erabil ditzakezu Kutxabankstoren helbidera idatzi bat bidaliz edo atencion.cliente@kutxabankstore.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz , bi kasuetan NANaren fotokopia batekin batera. Zure datu pertsonalak araudiaren arabera tratatu ez ditugula baderitzozu, Datuen Babeseko Arduradunarekin harremanetan jar zaitezke dpo@kutxabankstore.es helbidearen bitartez.
16.- Saridunen kontu egongo da kanpaina honetako sarien ondorioz sortzen den edozein karga fiskal.
17.- Zozketetan ezingo dira saritu zozketaren egunean zozketan parte hartzea ahalbideratzen dien erabilera komertzialerako harpidetza baliogabetu duten pertsonak.
Sariaren esleipenaren baldintza dira zozketan parte hartzen duen bezeroa erregistratuta egotea eta zozketaren datarako datuen erabilera komertziala baimendu izana.
18. Kutxabankstorek arrazoi teknikoengatik, osasun arrazoiengatik ezinbesteko arrazoiengatik edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen beste edozein arrazoirengatik Sustapena ohi den moduan garatu ezin badu, hau baliogabetzeko, bertan behera uzteko edo baldintzaren bat aldatzeko eskubidea izango du, beti ere Bezeroei baldintza hauen berri eman beharko dielarik.
Era berean, kasu horretan, Kutxabankstorek konpromisoa hartzen du oinarri eta baldintza berriak ezagutzera emateko, edo hala badagokio, Sustapena behar besteko aurrerapenaz baliogabetzeko.
Kutxabankstore ez da erantzule izango egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik izandako atzerapen, galera edo narriadurengatik, eta ez du erantzukizunik izango irabazleari saria osorik edo zati batean gozatzea eragotz diezaioketen ezinbesteko kasuetan.
Halaber, Kutxabankstorek ez du inolako erantzukizunik izango saria osorik edo zati batean baliatzeari dagokionez sor daitezkeen kalteengatik.
19. Oinarri notarial hauek bezeroen eskura daude kutxabankstore.es webgunean.
20.- Sustapen honen funtzionamendua zehazte aldera erakundeak ezarritako baldintzatzaileei dagokienez, sustapenean parte hartzean oinarri hauek onartzen direla ulertuko da. Eta sustapenarekin zerikusia izan dezaketen intzidentziak konpontzeari dagokionez, parte-hartzailearen berariazko baimenik behar ez dela ulertuko da, ez eta Kutxabankstoreren irizpidea ere. Kutxabankstorek sustapenaren oinarriak bete ez dituzten bezeroak deskalifikatu ahal izango ditu, eta justifikatutako arrazoiengatik funtzionamendu egokia eta ohiko eta arauzko iragatea zapuzten, aldatzen edo baliogabetzen duen edozein bezero sariketatik kanporatzeko eskubidea izango du.
Bilbon, 2023ko irailaren 28an.