Lege oharra

WEBGUNEAREN ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA LEGE-OHARRA

1. Webgunearen titulartasuna eta hartan dagoen salmenta plataforma darabilen eragilea

Https://kutxabankstore.es webgunearen titularra Kutxabank Store S.M.U. da, zeinaren IFZ B10916831 eta sozietatearen helbidea Diego López de Haro Kale Nagusia, 30-32, 48009 (Bilbo) den, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratuta, 5687 alean, 206 folioan, Sozietateen Liburu Orokorrean, BI-58729 orria, 1. Inskripzioa (“Kutxabank Store”).

Kutxabank Storek bere jabetzako azpiegiturak bakarrik hartzen ditu eta erabiltzen duen linean saltzeko plataforma jartzen du jendearen eskura, Promociones Regalo Empresa Haizea, S.L.-rena (“Haizea”), zeinaren IFZ B-75162008 eta sozietatearen helbidea Troia Etorbidea, 23. zenbakia, 2B-1 Pabiloia, Txalaka Araneder Industrialdea, Astigarraga (20115), Gipuzkoa den. Beraz, Kutxabank Store da titular bakarra Haizeak lineako merkatuari (“Denda”) eskaintzen dion azpiegitura teknikoaren titular bakarra.

Hala, Haizeak eskaintzen du eta, kasuan kasu, saltzen ditu webgunean eskuragarri dauden produktuak, Kutxabank Storek erlazio horretan parte hartu gabe eta trantsakzio horietan kontrolik izan gabe. Zentzu horretan, Haizeak bakarrik aukeratzen ditu eskainitako produktuak, bere sailkapen eta ordenazio irizpideen arabera eta inplementatuko duen bilaketa motorraren arabera.

Horregatik, Haizeak ezartzen ditu webgunean eskaintzen diren produktuei dagozkien salerosketa kontratuen baldintza orokorrak, eta hemen aurkituko dituzu: https://www.kutxabankstore.salmenta-baldintzak. Halere, Kutxabank Storek eskubidea du Haizeak argitaratutako eta legez kanpokoa den eta hala jakinarazi zaion edozein eduki kendu edo ezkutatzeko, eta hurrengo posta elektronikoan salatu daiteke gainera: atencion.cliente@kutxabankstore.es.

Webguneko erabiltzailea izateko (“Erabiltzailea”) pertsona fisikoa, adin nagusikoa eta bere kabuz lan egiteko gaitasun osoa izan behar da.

Webgunea erabiltzeko eta haren bidez edozein produktu eta zerbitzu erosteko, baldintza orokor hauek eta Haizeak ezarritakoak oso-osorik onartu behar dira. Horregatik, erabiltzaileak ezagutu beharko ditu, eta haiek deskargatzera, inprimatzera eta kopia bat gordetzera gonbidatu nahi zaie.

Lege Ohar honen eta Webgunearen Erabileraren Baldintza Orokorrak zati batean ala osotasunean aldatzeko berariazko gaitasuna du.

2. Pribatutasun eta datu pertsonalen babeseko politikak

Kutxabankeren web orria erabiltzeko Storen ez da nahitaezkoa erabiltzaileek haien datu pertsonalak erabiltzea.

Aldiz, Dendan edozein erosketa egiteko, Kutxabank, S.A. Banku elektronikoko bezeroa izan beharra dago, eta Kutxabank Storeren titulartasuneko domeinuan erregistratuta egon behar du, kreditu entitatearen erabiltzailea eta pasahitza baliatuz.

Kasu horietan, Kutxabank Storek erabiltzaileak erregistroaren eta lagatzeko dagokion baimenaren bitartez emandako datuen konfidentzialtasuna bermatzen du Kutxabank Storek, eta Europar Parlamentuaren eta Batzordearen 2016/679 Zuzentaraua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduaren inguruko pertsona fisikoen babesekoa, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalen Babesekoa eta eskubide digitalen bermekoa, beteko ditu. Ondorioz, bere datuen babesa bermatuko duten neurri tekniko eta antolaketako neurri egokiak barneratzeari eta jarraitzeari buruzko berme egokiak emango ditu.

Lagatako datuak Dendan erosteko xedearekin bakarrik tratatuko dira.

Gainera, eta termino berberekin, Kutxabank Storek datu pertsonalen konfidentzialtasuna ere bermatzen du, erabiltzaileak zerbitzu batzuk behar dituenean, eta datu pertsonalak Kutxabank Storeri jakinarazten dizkienean. Kasu horietan, eskakizuna izapidetzeko ezinbestekoak diren datuak eskatuko dira, dagokion formularioan, eta haiek eskakizunari erantzuteko soilik tratatuko dira.

Tratamendu horien zilegitasuna uneoro oinarrituko da dagokion formularioa bidaliz emandako berariazko baimenean, non Kutxabank Storeren Datuen Babeseko Gidalerroen inguruko informazioa aurkituko duzun.

Bildutako datuak ezingo dira hirugarrenei laga, Kutxabank Store horretara behartuta dagoenean ezik, are zehatzago Agintari Publikoei, Judizialei edo Estatuko segurtasun indar eta kidegoei, eta Kutxabank Storek ez du egingo, printzipioz, haien nazioarteko transferentziarik, eta kasuren batean gertatuz gero, berme egokiekin egingo dira, Europako Batzordeak onartutako kontratuen baldintzekin, adibidez. Kasu horretan, erabiltzaileak hartutako bermeen kopia eskatu ahal izango du. Hori guztia, erabiltzaileak enpresa horrekin egingo dituen salerosketa kontratuak egikaritzeko Haizeari lagatako datuen aurka egin gabe, edo Haizeak Kutxabank Store zerbitzuak emateko tratatutakoen aurka egin gabe.

Erabiltzailea, nahi duenean, datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako eztabaiden aurrean, Kutxabankeren datuen babeseko arduradunarekin jarri ahal izango da harremanetan hurrengo helbidean: dpo@grupokutxabank.com, kontroleko agintari eskudunari erreklamazioa aurkeztu edo atzitze, zuzentze, aurkaratze, tratamendua mugatzeko eskubideak erabiltzeko eta bere datu baseetan oinarrituta banako erabaki automatizatuen xede ez izateko. Eskubide horiek erabiltzeko, idatziz eskatu beharko du arestian adierazitako sozietatearen helbidean, eta harekin batera bidali NANaren kopia, edo posta elektronikoz, hurrengo helbidera: dpo@grupokutxabank.com.

Datuak erabiltzailearekin ezarritako harremanerako beharrezkoak direnean tratatuko eta biltegiratuko dira. Aplikatuko den araudiaren baldintzak betetzeko, legez kanpoko ekintzak prebenitzeko, gatazkak ebazteko edo hainbat motatako arazoak konpontzeko beharrezkoak diren datuak ere gordeko dira. Zure datuak tratatzea beharrezkoa ez denean, Kutxabank Storek haiek ezabatuko eta/edo blokatuko ditu. Kutxabank Storeren Datuak Babesteko Gidalerro hauetan aurkituko dituzu datuak gordetzeko epe desberdinen xehetasunak. Gure Datuak Babesteko Gidalerroak hurrengo estekan https://kutxabankstore.pribatutasuna aurkituko dituzu.

Hori guztia erabiltzaileak Haizearekin duen harremanari dagozkion pribatutasun eta datu pertsonalen babesari kalte egin gabe, Kutxabank Storeren esku ez daudenak.

3. Jabetza industriala eta intelektuala

Debekatuta dago edonolako ustiapenak, erreprodukzioak, banaketak, aldaketak, komunikazio publikoak, lagapenak edo eraldaketak edo bestelako informazioa hedatzeko moduak edo atal honetan Storen aipaturiko Kutxabank Store webgunean datozen elementuak hedatzekoak, edozein euskarri edo baliabideren bitartez, aurretik eta espresuki baimenduta ez badago. Web orri honetako edukia erabiltzailearen terminalera bakarrik deskargatu ahal izango da beti ere bere erabilera pribaturako eta xede komertzialik gabe erabiliko bada.

Aipaturiko eskubide horietako bat urratzeak Jabetza Industrialeko eta Intelektualeko legeak eta baldintzak urratzea ekar dezake. Kutxabankek eskubidea du webgune honen, honen informazioaren edo edukien jabetza intelektuala eta/edo industriala urratzen duten erabiltzaileen aurkako lege ekintzak burutzeko.

4. Debekatutako erabilerak.

Debekatuta dago webgunea edo hartan datorren informazioa Kutxabank Store kanpoko pertsonen markoetan, ikur bereizgarrietan edo izen sozial edo izen komertzialekin aurkeztea.

5. Erantzukizunak

Kutxabank Storek baliabideen erantzukizuna bakarrik hartzen du bere gain, ez emaitzena. Ondorioz, ez du bermatzen Kutxabankeko webguneko edukien sarbide jarraitua, zuzen ikustea, deskargatzea edo elementuen erabilgarritasuna, zeinak bere esku ez dauden eragile edo gertakariengatik eten, eragotzi edo zaildu daitezkeen.

Kontsumitzaileen eskubideak urratu gabe, Kutxabank Storek ez ditu hurrengo erantzukizunak bere gain hartzen:

a) Ezinezkoa bada webgunean sartzea mantentze teknikoko lanak egiten ari direlako edo informazioa edo azpiegitura eguneratzen ari delako.
b) Sisteman erasoak edo legez kanpoko sarrerak egon badira.
c) Webgunearen ez-ohiko erabilera edo ustiapena gertatu bada.
d) Webgunean agertzen diren hiperestekek irekitzen dituzten hirugarrenen webguneetako edukiei dagokienez.
e) Baldintza orokorrak urratzen badira.
f) Kutxabank Storeren esku ez dagoen arrazoi batengatik.
g) Haizeak egindako legez kanpoko kasuetan, arauak zein kontratuan ezarritakoa ez betetzeagatik.

Bestetik, Kutxabank Storek eskubidea du Erabiltzailearen aurrean dagozkion lege-ekintzak gauzatzeko hark egindako urraketen aurrean.

6. Segurtasun gidalerroak

Webgunean sartzeak ez du esan ahi Kutxabank Storek nahitaez kontrolatu behar duenik birusik edo elementu informatiko kaltegarririk ez dagoela. Erabiltzaileari dagokio programa eta ekipo informatikoak detektatu eta desinfektatzeko tresna egokiak erabiltzea.

Kutxabank Storen ez da web orri sartzean erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipoetan gerta daitezkeen kalteen erantzulea.

Ematen dituen zerbitzu telematikoen segurtasuna bermatzeko, Kutxabank Storek jakinarazten dizu erabiltzailea identifikatzen ez badu ere haren nabigazioaren datuak, datu teknikoak eta erabilera datuak edo orri eta edukien erabilerari buruzkoak bildu ditzaten baliabide informatikoak dituela eta erabiltzen dituela, zeinen xedea erabilera eta funtzionamendu horren estatistikak lortzea den, eta erabiltzaileak, edozein unetan, nabigatzaileak hura konfiguratu ahal izango duela informazio hori lortzea galarazteko.

Kutxabankek konpromiso irmoa du erabiltzailearen datu pertsonalen babesarekin eta haren informazioaren konfidentzialtasunarekin.

Kutxabank Storen konpromisoa da tratamenduaren ondorioz gerta daitezkeen arriskuarentzat egokiak eta arrazoizkoak diren segurtasun neurriak, antolatzekoak eta teknikoak, betetzea, datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatze aldera, eta haiek aldatzea, galtzea, edo baimenik gabe erabiltzea edo atzitzea, azken teknologia, aplikazioaren kostuak, biltegiratutako datuen izaera, tratamenduaren irismena eta haiek dituzten arriskuak eta pertsona fisikoen eskubideetan eta askatasunean izan dezaketen inpaktuan, giza jatorria edo ingurunekoa edo naturakoa, aintzat hartuta, eta indarrean den araudiak zehazten duena beteko du horrela.

Halere, Erabiltzailea informatutzat emango da eta hark onartzen du Interneteko segurtasun neurriak urraezinak ez direla.

7. Cookieen gidalerroak

Erabiltzaileak cookieen instalazioa bere ekipoan konfiguratu eta onartu ahal izango ditu. Informazio osoa aurkituko duzu web orri honetan txertatutako cookieen Gidalerroetan, eta baita hurrengo estekan ere https://kutxabankstore.cookieen-politika

8. Webgunearen erabiltzailearen ekipoa eta gaitasunak

Webgunea erabiltzean, erabiltzaileak onartzen du hemen eskaintzen diren funtzionaltasunak erabiltzeko ekipo eta gaitasun egokiak dituela, eta haren erantzukizuna izango dela, baita hura erabiltzearen ondoriozko jakinarazpen elektronikoen gastuak ere.

9. Kutxabankeko bezero izatearen eskakizuna Dendan trantsakzioak egin ahal izateko

Webgunean edozein erabiltzaile sar daiteke, baina Kutxabank, S.A. Baina hartan datozen eskaintzak Kutxabank, S.A. banku elektronikoko bezeroek bakarrik egin ditzakete trantsakzioak. Horretarako, haien kredentzialekin identifikatuko dira, eta erabiltzaileen erantzukizuna izango da haien erabilera.

Bestetik, trantsakzioak Kutxabank, S.A.-k emandako ordaintzeko edo finantzatzeko zerbitzuen bitartez bakarrik egin ahal izango dira.

10. Kredentzialeko webgunearen sarrera etetea edo baliogabetzea

Kutxabank Storek webgune horretarako kredentzialeko sarbidea eten edo baliogabetu dezake nahi duenean, haren erabilera baldintzak edo Haizearen baldintza orokorrak urratzen direlako, edo Kutxabank Storerentzat, Haizearentzat edo beste erabiltzaileentzat arriskua sor dezakeelako. Kasu horretan, Kutxabank Storek erabiltzaileari jakinaraziko dio, sarbidea baliogabetzea eragingo balu, arrazoizkoa izango da eta euskarri iraunkorrean 30 eguneko aurreabisuarekin jakinaraziko zaio.

11. Erabiltzailearen betebeharrak

Erabiltzailearen betebeharrak dira:

a) Kutxabank Storerekiko, Haizearekiko eta webgunearen gainerako erabiltzaileekiko leialtasunez eta legearen arabera portatzea.
b) Kutxabank Storeri eta Haizeari egiazko informazio osoa ematea.
c) Webgunea helburu batekin erabiltzea, baldintza orokor hauetan azaltzen den bezala.
d) Hirugarrenen pribatutasuna eta hartu-emanen konfidentzialtasuna errespetatzea.
e) Web gunean ezarritako datuen tratamendu automatizatuko sistemen kontra ez egitea, batez ere scrapping edo antzeko praktiken bitartez.
f) Kutxabank Storek edo Haizeak linean jarritako informaziorik ez aldatzea.
g) Webgunearen funtzionamendu normala eragotzi edo moteldu dezaketen daturik ez hedatzea.
h) Derrigortuta dagoenean, zerga obligazioak betetzea.
i) Kontu handiz zaintzea web orrian erregistratzeko beharrezkoak diren banku elektronikoko segurtasun-kredentzialak (“Segurtasun-kredentzialak”), hirugarrenei jakinarazi gabe, eta beti leku seguruan gordetzea, hirugarren pertsonek ezin dituztela kopiatu, ez irakurri, ez ezagutu, nahita edo nahi gabe, hirugarrenek egin ditzaketen transmisioak zuzenean idatzi gabe eta beste modu batera egin gabe, beste batzuek ulertzeko moduko transmisioak egin ez ditzaten.
j) Bere gain hartzea bere segurtasun-kredentzialetako edozeinen komunikazio eta/edo sarbide desegokiaren ondorioz zuzenean edo zeharka egiten den edozein eragiketaren erantzukizuna.
k) Nahitaez hartuko ditu arrazoizko neurriak Segurtasun Kredentzialetan baimenik gabe sartzea eragozteko eta haiek babesteko eta, haietako bat edo bat galduko balu, lapurtuko baliote edo norbaitek baimenik gabe erabiliko balu, ahalik eta azkarren jakinaraziko dio Kutxabanki, S.A., jakin bezain laster.
l) Aurreko letran aipaturiko komunikazioa egiten ez duen bitartean, bere gain hartzea bere Segurtasun Kredentzialekin sarrera ez egokiaren ondoriozko eragiketen erantzukizun osoa, eta Kutxabank, S.A. eta Kutxabank Storeri haiekin lotutako erantzukizun guztiak kentzea.
m) Berehala jakinaraztea Kutxabank, S.A.-ri Segurtasun Kredentzialak konpromisoan jarri izanaren susmoa dagoenean, eta haiek desaktibatzea edo berrezartzea.
n) Kutxabank S.A. eta Kutxabank Store salbuestea komunikazioaren ondorioz edo hirugarren pertsonak Segurtasun Kredentzialetan modu ezegokian sartzearen ondorioz sortutako kalte edo galera orotik.
o) Web orrian sartzeko, gailu zainduak eta babestuak erabiltzea, sartzeko segurtasun-neurri egokiak dituztenak (patroia, gakoa, aztarna edo beste datu biometriko batzuk, baita etorkizunean gaitu daitezkeenak ere), bai eta babes-sistema aktiboak eta eguneratuak ere, esate baterako, sistema eragilea, antibirusa, etab., eta Kutxabank, S.A. eta Kutxabank Store obligazio horiek ez betetzearen ondorioz izan ditzaketen erantzukizunetatik salbuestea.

12. Bezeroen arreta

Erabiltzaileak edozein galdera egin dezake edo erreklamazioak aurkez ditzake webgunearen erabilerarekin lotuta, baina ez Dendarekin lotuta, hurrengo baliabideen bitartez:

a) Hurrengo helbide elektonikoaren bitartez: atención.clientes@kutxabankstore.com
b) Hurrengo helbide postalaren bitartez: Diego López de Haro Kale Nagusia, 30-32, 48009- Bilbo

Halaber, Kutxabank Storeren laguntza atalera jo dezakezu, hurrengo estekan https://kutxabankstore.erregistroa, webgunearen erabilerarekin lotuta maiz sortzen diren zalantzak argitzeko.

Dendaren funtzionamenduarekin edo bertan egindako erosketekin zerikusia duen edozein kontsulta edo erreklamazio Haizea enpresak emandako baldintza, abisu eta gainerako dokumentazioko jarraibideei jarraituz egin beharko da. Horregatik, Dendarekin lotuta maiz izaten diren zalantzak argitzeko, Haizearen laguntza atalera joan beharko duzu, hurrengo estekan https://kutxabankstore.erosketak-eta-bidalketak

Bestalde, Erabiltzaileak Erabiltzailearen eremu bat izango du, non Kutxabank Storerekin zein Haizearekin konektatu ahal izango duen, eskaeren historialean edo webgunean erregistratutako datuetan sartzeko, besteak beste.

13. Gatazkak

Jakinarazten dizugu, 524/2013 (EB) Erregelamenduaren 14.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Europako Batzordeak lineako auziak ebazteko plataforma bat jarri duela zure eskura. Lotura honetan dago:

https://webgate.ec.europa.eu/odr/main/index.cfm?event=main.home.chooseLanguage

Halaber, Europako Batzordeak kudeatzen duen lineako auziak ebazteko plataformara sar zaitezke. Hemen dago:

https://ec.europa.eu/consumers/odr/main/?event=main.adr.show2

Bestalde, kontsumoaren arloko auziei buruzko 7/2017 Legean ezarritakoaren arabera, jakinarazten da kreditatutako erakundeen zerrenda esteka honetan dagoela:

https://cec.consumo.gob.es/CEC/consultasReclamaciones/comoReclamar/viaExtrajudicial/ral/entidadesAcreditadas.htm

Legezko ohar honen aplikazioarekin edo interpretazioarekin eta webgunea erabiltzeko baldintza orokorrekin zerikusia duen eztabaida edo eztabaida izanez gero, erabiltzailea Espainiako epaitegi eta auzitegien mende jarriko da, indarrean dagoen legediaren arabera lurraldeari dagokionez eskumena duten epaitegien mende.