Datuak Babesteko Gidalerroak
Kutxabank Store, S.M.U. entitateak konpromiso irmoa mantentzen du datu pertsonalen babesari eta gure bezeroen informazioaren konfidentzialtasunari dagokionez, eta uneoro eskaintzen du informazio eguneratu eta osoa erakundeak egindako datuen tratamenduaren inguruan, indarrean dagen araudiaren arabera. Horregatik, zure datu pertsonalak Kutxabank Store, S.M.U. entitatean (aurrerantzean Kutxabank Store) nola tratatuko ditugun informatuko dizugu jarraian:
Oinarrizko informazioa
Datuen Babesari buruzko Oinarrizko informazioa | |
Arduraduna | Identitatea: Kutxabank Store, S.M.U. Helbidea: Kale Nagusia, 30- 32, 48009 (Bilbo). Helbide elektronikoa: dpo@kutxabankstore.es. Datuak Babesteko Ordezkaria: dpo@grupokutxabank.com |
Erabilitako datuen kategoriak | Informazio xehatua aurkituko duzu Politika honen 3. atalean.
|
Tratamenduaren eta legitimazioaren xede nagusiak | Informazio xehatua aurkituko duzu Politika honen 4. atalean.
|
Hartzaileak | Informazio xehatua aurkituko duzu Politika honen 6. atalean.
|
Eskubideak | Interesdunak erreklamazio bat aurkeztu ahal izango dio kontrol-agintaritzari, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkaratzeko, tratamendua mugatzeko eta datuak eramateko eskubideak baliatu ere, eta datu pertsonalei buruzko banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko, profilak egitea barne, posta elektroniko bidez edo aurretik adierazitako tratamenduaren arduradunaren helbide sozialera zuzendutako jakinarazpen baten bitartez. |
Jatorria |
|
Kutxabank Store entitateak bezeroen datu pertsonalak babesteko Politika hau garatu du, https://www.kutxabankstore.es/eu/pribatutasuna/co-2/ esteka honetan aurki daitekeena eta zurekin ditugun harremanetan zure datu pertsonalak nola erabiltzen ditugun kontsulta dezakezu.
Gurekin dituzun harremanak kudeatzeko, Kutxabank Storen zure datu pertsonalak Gidalerro honetan azaltzen dizkizugun xede bakoitzarentzat erabiliko ditugu, beti ere indarrean dagoen araudiak zehazten duena betez, eskubideak errespetatuz eta gardentasun osoz.
Aplikatuko den araudia
Hauek dira zure datu pertsonalekin egingo ditugun tratamenduak arautzen dituzten arau nagusiak:
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduak, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio libreari buruzkoa, zeinaren bitartez 95/46/CE Zuzentaraua (aurrerantzean, DBEO) indargabetzen den.
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalen babesekoa eta eskubide digitalen bermeari (aurrerantzean, LOPD) buruzkoa.
Datu pertsonalak babesteko betebeharrak dituzten beste arau-kidego batzuk honako hauek dira:
- 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoa.
- Kapitalak zuritzearen eta terrorismoa finantzatzearen prebentziorako apirilaren 28ko 10/2010 Legea.
- 2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-urraketei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena.
Tratamenduaren erantzulea
Tratamenduaren erantzulea: Kontratuko harremanetarako eta negoziorako gurekin izango dituzun harremanetan zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea Kutxabank Store, S.M.U. da, zeinaren helbidea hurrengoa den: Kale Nagusia, 30- 32, 48009 (Bilbo). Helbide elektronikoa: dpo@kutxabankstore.com.
Kutxabank Storek Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu du, zeinak zure datu pertsonalen tratamenduari eta zure eskubideen erabilerari buruzko edozein galderari erantzungo dion. Datuak Babesteko Arduradunarekin jar zaitezke harremanetan zure iradokizunak, galderak, zalantzak edo erreklamazioak helarazteko, helbide honen bitartez: dpo@grupokutxabank.com.
Datuen kategoriak
Kutxabank Storek datu pertsonal desberdinak tratatuko ditugu gurekin ezarriko dituzun informazio eskaerak edo kontratu aurreko edo kontratuko harremanak kudeatzeko.
Jarraian, tratatuko ditugun datuen kategoriak azalduko ditugu, aipaturiko datuen kategoria guztiak datuen tratamendu guztientzat erabiltzen ez direla jakinik.
Egiten dugun tratamenduaren jardueren xehetasunean, 4. atalean bildu duguna, tratamendu zehatz bakoitzeko erabiltzen diren datuen kategoria zehatzak aurkituko dituzu. Horrela, DBEOk biltzen dituen eskubideak erabiltzea ahalbidetuko dizun informazio guztia izango duzu, aurkaratzea eta baimena baliogabetzea bereziki.
Hurrengoak dira tratamendu ezberdinak erabiltzen dituzten datuen kategoriak:
- Erregistroan edo gurekin izan duzun harremanean zuk emandako datuak, eta baita tratamendu enkarguen akordioak dituzun entitate publiko eta pribatuekin ere:
- Identifikazio eta harremanetako datuak: nortasun agiria, izena eta abizenak, sexua, harremanetarako helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta jaiotze data.
- Zuk emandako hirugarrenen datuak: Kutxabank Storek zuk emandako hirugarrenen datu pertsonalak tratatu ahal izango ditu kontratua egikaritzeko beharrezkoak direnean. Hala, hirugarrenak jakinarazi dituzula eta haien baimena lortu duzula bermatzen duzu Kutxabank Store entitateak haien datu pertsonalak tratatzeko. Halaber, datuak babesteari dagokionez hirugarrenei haiek dituzten eskubideen inguruan jakinarazi izana bermatzen duzu, hirugarren horiek Kutxabank Store entitatera zuzendu daitezkeelarik eskubide horiek erabiltzeko, 8. atalean zehaztutako prozeduraren arabera.
Kontratu harremanean zehar Kutxabank Store entitateari emandako datu pertsonalen egiazkotasuna bermatzen duzu eta zure gain hartzen duzu datuetan egindako edozein aldaketa jakinarazteko betebeharra, Datuak Babesteko Politika honetan ezarritakoaren arabera. Dena dela, Kutxabank Store entitateak aldizka zure datu pertsonalak berrikustea eta eguneratzea eskatu ahal izango dizu, aipatutako jakinarazpen betebeharri kalterik egin gabe.
- Produktuen eta zerbitzuen mantentzeari buruzko datuak:
- Finantza datuak: finantzazioei buruzko informazioa, merkaturatutako produktu eta zerbitzuak eta ordainketen historia.
- Datu digitalak: zure eta gure artean telefono deietan edo baliabide baliokideetan izan ditugun komunikazioetatik lortutako datuak eta gure webguneetatik edo aplikazio mugikorretatik edo haietan egingo dituzun nabigazioetatik lortutako datuak (gailuaren ID, publizitatearen ID, IP helbidea eta nabigazio istorioa), cookien erabilera eta antzerako teknologiak onartu badituzu nabigazio gailuetan. Cookieekin lotutako tratamenduetan Kutxabank Store entitatearen politikari buruzko informazioa kontsulta dezakezu Kutxabank Store entitatearen jabetzako webgunean edo Politika honen IV. Atalean. Cookien bitartez egiten den tratamendu hau, webguneak funtzionatzeko beharrezkoak direnak salbu, Kutxabank Storek webgunean emandako baimena duenean bakarrik egingo da, non Cookien Politika atalean tratamendu hauei buruzko informazio guztia dagoen. Gainera, nabigazioko zure ohiturak tratatuz gero, zuk bisitatutako orriak ere sartuko dira. Tratamendu hori egin ahal izateko, tratamendu horietako bakoitzarentzat aldez aurreko baimena eskatuko dizugu.
- Datu geografikoak: aplikazio mugikorren instalazioak eta/edo erabilerak emandako gailu mugikorraren geokokapeneko datuak, aplikazio beraren konfigurazioak horretarako baimena eman duenean.
Inola ere ez ditugu tratatuko lehiakortasuna edo enpresa sekretuak urra ditzaketen datuen erabilerarik egingo.
- Datuen gainerako kategorien analisitik eta tratamendutik Kutxabank Storek ondorioztatutako datuak:
- Bezeroak kategoriatan eta segmentutan taldekatzea irizpide objektiboen arabera, hala nola, adina, produktuen eta zerbitzuen kontsumoak, edo produktu eta zerbitzuen merkaturatzean lehentasun edo joerak.
Garrantzitsua da jakitea zure jatorri etnikoa edo arrazaren inguruko informazioa, zure iritzi politikoak, erlijio sinesmenak zein filosofikoak, sindikatu afiliazioa, datu genetikoek tratamendua, osasunari buruzkoak edo sexu orientazioko daturik ez dugula ekarriko (“Datuen kategoria bereziak”).
- Zuzenean zuk emandako datuak, Kutxabank, S.A. Entitatearen bidez.:
- Kutxabank, S.A. entitatearen datu basetik lortutako identifikazio eta harremanetarako datuak zure eskaerak zuzen erregistratzeko eta izapidetzeko.
Zein tratamendu ematen diegu zure datuei?
Egiten ditugun tratamenduek hainbat xede eta lege-oinarri dituzte.
Bezeroaren erregistroaren izapidetzea eta produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko eskaera.
Tratamenduaren deskribapena
Zure datuak gure sistemetan alta eman aurretik bezeroen datuak babesteko Politika honen berri emango dizugu.
Kutxabank Storek, besteak beste, tratamendu hauek burutuko ditu:
- Erregistroaren kudeaketarako beharrezko datu eta dokumentuen bilketa.
- Produktu edo zerbitzu baten merkaturatzea kudeatzea.
Tratamenduaren xedea
Tratamendu honen xedea zure datu pertsonalak tratatzea da bezero gisa zure erregistroa izapidetzeko eta produktu eta zerbitzuen merkaturatzeko.
Tratamenduaren oinarriak
Tratamendu hauek unean indarrean dagoen bezeroen alta prozesuei eta produktu eta zerbitzuen merkaturatze prozesuei buruzko legedian oinarritutako betebeharren arabera egingo dira.
Erabilitako datuen kategoriak
Xede hauetarako Kutxabank Storek erabiliko dituen datuak hauek dira:
- Erregistroan edo gurekin izan duzun harremanean zuk emandako datuak.
- Produktuen eta zerbitzuen mantentzeari buruzko datuak.
- Datuen gainerako kategorien analisitik eta tratamendutik Kutxabank Storek ondorioztatutako datuak.
- Zuzenean zuk emandako datuak, Kutxabank, S.A. Entitatearen bidez.
Datuak lagatzea
Kutxabank Store entitateak Kutxabank, S.A. entitateari datuak laga ahalko dizkio finantzazio baldintza onenak eskaintzeko, aldez aurretik eskaera eginda eta berariazko baimena eman ondoren. Era berean, Kutxabank Store entitateak Promociones Regalo Empresa Haizea, S.L. entitateari datuak laga ahalko dizkio parte zaren salerosketa hitzarmenen egikaritzea kudeatzeko xedearekin.
Kontratu harremanaren garapena, kontrola, mantentzea eta eguneratzea
Tratamenduaren deskribapena
Hauek dira egingo diren tratamenduen eragiketak:
- Zuk emandako datuen eskaerak edo aginduen tratamendua.
- Produktu edo zerbitzu baten merkaturatzea kudeatzea.
- Jasotako erreklamazioen harrera, izapidetza, kudeaketa, erantzuna eta informazioa.
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea kontratuan jasotakoa garatzea, kontrolatzea, mantentzea eta eguneratzea da.
Tratamenduaren oinarriak
Tratamendu horiek beharrezkoak dira ezarriko dugun kontratu harremana mantentzeko eta datuak ez badituzu ematen ezingo litzateke harreman hori kudeatu, kontratuzko eta legezko betebeharrak betetzea oinarri hartuta.
Erabilitako datuen kategoriak
Hauek dira Kutxabank Storek xede horrekin erabiliko dituen datuak:
- Erregistroan edo gurekin izan duzun harremanean zuk emandako datuak.
- Produktuen eta zerbitzuen mantentzeari buruzko datuak.
- Zuzenean zuk emandako datuak, Kutxabank, S.A. Entitatearen bidez.
Datuak lagatzea
Kutxabank Store entitateak zure datuak laga ahal izango dizkie eskumena duten agintariei, kontroleko eta gainbegiratzeko erakundeei, judizialei, administratiboei eta zerga arloko agintariei, aplikatu behar diren une bakoitzean indarrean dauden arauak betetzeko, are zehatzago baina mugatu gabe, banku eta finantza arloetan, adibidez. Halaber, Kutxabank Storek zure datuak laga ahal izango dizkie izapidetzeetan beharrezkoak dituen kolaboratzaileei, hala nola, garraio eta mezularitza enpresei.
- Kutxabank Store entitateak Kutxabank, S.A. entitateari datuak laga ahalko dizkio finantzazio baldintza onenak eskaintzeko, aldez aurretik eskaera eginda eta berariazko baimena eman ondoren. Era berean, Kutxabank Store entitateak Promociones Regalo Empresa Haizea, S.L. entitateari datuak laga ahalko dizkio parte zaren salerosketa hitzarmenen egikaritzea kudeatzeko xedearekin.
Betebehar kontableak, legalak, fiskalak eta administratiboak betetzea da.
Tratamenduaren deskribapena
Adibide gisa, baina mugatu gabe, xede horiekin egindako tratamendu aipagarrienak adierazten dizkizugu:
- Betebehar kontableak betetzea.
- Betebehar fiskalen betetzea.
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea betebehar kontableak, legalak, fiskalak eta administratiboak betetzea da.
Tratamenduaren oinarriak
Zure datu pertsonalen tratamendua beharrezkoa da betebehar kontableak, fiskalak eta legalak bete ahal izateko.
Erabilitako datuen kategoriak
- Erregistroan edo gurekin izan duzun harremanean zuk emandako datuak.
- Produktuen eta zerbitzuen mantentzeari buruzko datuak.
- Zuzenean zuk emandako datuak, Kutxabank, S.A. Entitatearen bidez.
Datuak lagatzea
Kutxabank Store entitateak zure datuak laga ahalko dizkie agintariei, kontrol eta gainbegira erakundeei eta eskumena duten agintari fiskalei, une bakoitzean aplikatu beharreko araudia betetzeko.
Jakinarazpen komertzialak igortzea
Tratamenduaren deskribapena
Xede honekin egiten diren tratamenduak komunikazio komertzialak, generikoak edo pertsonalizatuak egitea da, Kutxabank Storek komertzializazio hitzarmenak dituen hirugarrenen produktu eta zerbitzuak sustatzeko posta, helbide elektroniko, SMS edo beste edozein bideren bitartez.
Tratamenduaren xedea
Tratamendu honen xedea Kutxabank Store entitateak merkaturatze hitzarmenak dituen hirugarren kolaboratzaileen eta interesekoak diren produktu eta zerbitzuak eskaintzea da.
Erabilitako datuen kategoriak
- Erregistroan edo gurekin izan duzun harremanean zuk emandako datuak.
- Zuzenean zuk emandako datuak, Kutxabank, S.A. Entitatearen bidez.
Tratamenduaren oinarriak
Tratamendu horiek jakinarazpen komertzialak igortzeko aurretik baimen esplizitua eman den unetik egingo dira. Baimen hori edozein unetan kendu ahal izango da, Politika honen zehaztutako eskubideak erabiltzeko bideetako baten bitartez.
Profil komertzialak sortzea
Tratamenduaren deskribapena
Xede horrekin egindako tratamenduak bezeroen segmentu batekin identifikatzeko eta produktuen eta zerbitzuen eskaintzak egokitzeko merkataritzako profilak sortzea da.
Hauek dira zure datu pertsonalekin egingo ditugun profilak:
- Zure interesen araberako produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko profilen segmentazioa.
- Segmentazio tratamenduak egingo ditugu zure adinean eta Kutxabank Store entitatearekin aurretik kontratatutako produktu eta zerbitzuetan oinarrituta, datu erabilgarrien arabera zure interesekoak direla uste dugun produktu eta zerbitzuak identifikatzeko.
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea zure datuetan teknika estatistikoak eta bezeroen segmentaziokoak aplikatzea da, zure beharren eta gogoen araberako merkataritza eskaintzak egin ahal izateko, eta baita kontratatutako zerbitzuen jarraipena egiteko ere.
Datuen kategoriak
Hauek dira xede horrekin erabiliko diren datuen kategoriak:
- Erregistroan edo gurekin izan duzun harremanean zuk emandako datuak.
- Produktuen eta zerbitzuen mantentzeari buruzko datuak.
- Datuen gainerako kategorien analisitik eta tratamendutik Kutxabank Storek ondorioztatutako datuak.
- Zuzenean zuk emandako datuak, Kutxabank, S.A. Entitatearen bidez.
Tratamenduaren oinarriak
Tratamendu horiek Kutxabank Storen interes legitimoaren arabera egiten dira lanak eraginkortasun eta kalitate handienarekin egiteko, bai Kutxabank Store entitatearen berezkoarekin, bai zuk bezero gisa hautemandakoarekin. Edozein kasutan, Politika honen 8. atalean adierazitako bideetako baten bitartez eskatu dezakezu tratamendu horiek ez egitea.
Sustapenak eta zozketak
Tratamenduaren deskribapena
Xede honekin egindako tratamendua Kutxabank Storek antolatutako eta gure ustez zuretzat interesgarriak izan daitezkeen sustapenetan edo zozketetan sartzeko eskakizunak izapidetzea da, izena emateko zure baimenaren beharrik gabe.
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea Kutxabank Store entitateak bere bezeroei eskainitako sustapenak aurkeztea da, haien berariazko inskripzioaren beharrik gabe.
Datuen kategoriak
Hauek dira xede horrekin erabiliko diren datuen kategoriak:
- Erregistroan edo gurekin izan duzun harremanean zuk emandako datuak.
- Zure produktuen eta zerbitzuen mantentzeari buruzko datuak.
- Zuzenean zuk emandako datuak, Kutxabank, S.A. Entitatearen bidez.
Tratamenduaren oinarriak
Tratamendu horiek zure kontratuak kudeatzeko interes legitimoan oinarritzen dira, baina zure baimena beharko duzu sari bat onartu aurretik, eta, beraz, ez da tratamendurik egingo zuk aldez aurretik publizitate ekintzen aurka agertu bazara.
Xede estatistikoak eta barne jarraipena egiteko xedea duten tratamenduak.
Tratamenduaren deskribapena
Hauek dira Kutxabank Store entitatearen jardueraren jarraipena egiteko eta estatistikak eraikitzeko egin diren tratamenduak:
- Bezeroen datuak multzokatzea, estatistikak egiteko.
- Datuak antolatzea txosten eta eredu estatistikoak egiteko.
Tratamenduaren xedea
Tratamenduaren xedea txosten estatistikoak eta eredu matematikoak egitea da Kutxabank Store entitatearen jardueraren kudeaketarako eta jarraipenerako.
Datuen kategoriak
Hauek dira xede horrekin erabiliko diren datuen kategoriak:
- Erregistroan edo gurekin izan duzun harremanean zuk emandako datuak.
- Produktuen eta zerbitzuen mantentzeari buruzko datuak.
- Datuen gainerako kategorien analisitik eta tratamendutik Kutxabank Storek ondorioztatutako datuak.
- Zuzenean zuk emandako datuak, Kutxabank, S.A. Entitatearen bidez.
Tratamenduaren oinarriak
Tratamenduaren oinarria Kutxabank Storek enpresa jarduera garatzeko interes legitimoa da.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Kutxabank Storek zure datuak kontratuaren harremanak irauten duen bitartean edo tratamendu bakoitzaren xede zehatzerako beharrezkoak diren bitartean gordeko ditu.
Adostasunean oinarritutako datuen tratamenduek indarrean jarraituko dute, zuk espresuki ezeztatzen dituzun arte edo gurekin kontratuzko edo negozioko harremanak amaitu arte.
Baimena ezeztatzen denean edo kontratu edo negozio harremanak amaitzen direnean, neurri teknikoak eta antolamendukoak ezarriko ditugu, zure datuak indarrean dauden legezko betebeharrak betetzeko bakarrik erabiltzen direla bermatzeko.
Kutxabank Storek zure datuak suntsituko ditu indarrean den eta Kutxabank Store entitatearen jarduera arautzen duen araudiak zehaztutako epean, administrazio ekintzen edo ekintza judizialen preskripzio epeak kontuan izanik.
Erregistro aurreko fasean emandako datu pertsonalak Kutxabank Store entitateak gordeko ditu gehienez sei hilabetez. Izan ere, eskubidea duzu zure datuak betirako ezabatzeko epe laburragoan, nahi izanez gero.
Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Kutxabank Store entitateak ez ditu zure datuak lagako, berariazko baimenean edo legezko edo kontratuzko betebeharrean oinarrituta ez badago. Zure datuak jaso ditzaketen entitate posibleak dira hauek:
- Kutxabank, S.A., betiere hautatutako produktu eta zerbitzuei aplikatu ahal zaizkien finantzazio baldintzak ezagutzea eskatzean eta berariazko baimena eman ondoren.
- Promociones Regalo Empresa Haizea, S.L, betiere produktu edo zerbitzu baten komertzializazioa egikaritzea eta salerosketaren hitzarmenaren egikaritzea burutzeko.
- Jarraipen eta kontrolerako errekerimendu eta jarduketak betetzeko gainbegiratze agintariak.
- Epaitegi eta Auzitegiak, eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak, Kutxabank Store datu pertsonalak jakinaraztera behartuta dagoenean.
- Hitzarmenen izapidetzetarako eta produktu eta zerbitzuek kudeaketarako beharrezkoak diren lankidetza entitateak, hala nola, garraio eta mezularitza enpresak.
- Datu pertsonalen tratamendua behar duten zerbitzuak emateko Kutxabank Storek hitzartutako kontratuak dituzten hornitzaileak eta hirugarrenak. Kasu horietan, Kutxabank Storek tratamendu enkarguko kontratu horiek indarrean dagoen legediaren araberako berme guztiak barne hartzen dituen hitzarmen batean formalizatuko dituela bermatuko du. Tratamenduaren arduradunek ezingo dute inola ere ez bere xedeekin edo kontratu bakoitzean zehaztutakoak ez diren bestelako xedeekin erabili.
Datuen nazioarteko transferentziak
Arau orokor gisa, Kutxabank Storek ez dizkie beste enpresa lokalizatu batzuei edo zerbitzariak Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dituzten enpresei datu transferentziarik egiten. Hala ere, nazioarteko transferentzia horiek egiten direnean, Kutxabank Storek berme egokiak eskaini dituzten edo, halakorik ezean, araudian zehaztutako legeztatze printzipio berberetan oinarritutako herrialde edo erakunde batera egiten direla egiaztatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.
Eskubideak erabiltzea
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko, mugatzeko eta eramateko eskubideak erabil ditzakezu, erabaki indibidual automatizatuen xede ez bazara, eta zure baimena edozein unetan ezezta dezakezu, indarrean dagoen araudiaren arabera. Kanal hauetako edozeinen bitartez eskubide hauek erabiltzea eskatu dezakezu, zure eskaera aurkeztuz, eta beharrezkoa balitz, nortasun agiriaren kopiarekin:
- Posta bidez gure egoitza sozialera.
- Posta elektronikoz: dpo@kutxabankstore.es helbide elektronikoaren bitartez.
- Zuzenean gure datuen babeserako ordezkariari, hurrengo helbidean: dpo@grupokutxabank.com
Gainera, zure datuen tratamenduarekin lotutako erreklamaziorik baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora zuzendu zaitezke (www.aepd.es).
Eskubideak | Arretarako bideak eta kontuan hartzekoak |
|
|
| |
| |
| |
| |
|