Salmenta baldintzak

Terminoak eta baldintzak

SALMENTA BALDINTZA OROKORRAK
Kutxabank Store by Haizea denda (“Denda”) Promociones Regalo Empresa Haizea S.L. (“PROMOCIONES HAIZEA”) sozietateak ustiatzen du. Hortaz, KUTXABANK STORE, S.L. Plataforma informatikoaren titularra, ikur bereizgarriena eta domeinuena baino ez da, eta ez du betebeharrik hartan egiten diren erosketa eragiketetan. Horregatik, KUTXABANK STORE, S.L.-k, KUTXABANK taldeko gainerako sozietateen bezala, ez du erantzukizunik Dendan egiten diren erosketetan. Zentzu honetan, erosketak PROMOCIONES HAIZEAri bakarrik egingo zaizkio, zeinak Dendan eskaintzen diren salgai eta zerbitzu guztien saltzaile lanak egingo dituen. Beraz, Dendan ez da eskainiko beste emaile baten ondasunik edo zerbitzurik.

Dendan edozer gauza erosteko, KUTXABANK, S.A.-ren bezero izan beharra dago eta KUTXABANK STORE S.L.-n erregistratua egon behar da, Denda ostatatzen duen domeinuan. Bestetik, Dendako erosketak KUTXABANK, S.A.-k kudeatutako ordaintzeko metodoen bitartez edo KUTXABANK, S.A.-k eskainitako doako finantzazio bitartez ordain daitezke. Hau da, nahiz eta Dendan egindako erosketak KUTXABANK taldetik kanpo egiten diren, ordainketa, eskura edo finantzatua, beti egingo da KUTXABANK, S.A. bitartez.

KUTXABANK, S.A.-rekin finantzazio kontratua, dagoenean, Dendan egindako erosketaren kontratuaren gehigarria izango da. Horregatik, erosketa kontratua bukatzen bada, finantzazio kontratua ere bukatuko da.

1. HELBURUA
1.1. Termino eta baldintza hauen xedea PROMOCIONES HAIZEAK Dendan eskainitako produktuak hornitzea da, prestazio ekonomiko baten truke. 
1.2. Dendan erosketa hasten duen edo erosketa egiten duen bezero orok onartuko ditu Termino eta Baldintza hauek, eta baita Dendaren lege-oharra ere, zeina hurrengo estekan https://kutxabankstore.es/eu/promociones-haizea-sl-ren-lege-oharra/co-25/ aurki daitekeen.

2. APLIKAZIO-EREMUA
2.1. Erosketak egiteko, ezinbestekoa da Dendan erregistratuta egotea. Horretarako, Kutxabank, S.A.-ren bezeroa izan behar da, eta kontratua indarrean eduki behar da On Line Bankan.
2.1. Dendan erosteko aurretik Kutxabank Store by Haizea ostatatutzen duen web orrian erregistratu beharra dago. Horretarako, ezinbestekoa da KUTXABANK, S.A.-ren banka elektronikoko bezeroa izatea. 
2.2. https://kutxabankstore.es bitartez produktuak eta zerbitzuak entregatzea Espainiar penintsularen lurraldera dago mugatuta. Ondorioz, produktuak eta zerbitzuak ez dira entregatuko Ceutan eta Melillan, Kanariar Uharteetan edo Balear Uharteetan.

3. INDARREAN SARTZEA
3.1. Termino eta Baldintza hauek, eskaeraren berrespenarekin batera, produktuak hornitzeko PROMOCIONES HAIZEAren eta Bezeroaren arteko kontratua eratzen dute. Ez da beste Termino eta Baldintzarik aplikatuko.

4. PREZIOAK
4.1. Produktu bakoitzaren prezioa Dendan adieraziko da. Eskainitako produktuen prezioa eta baldintzak alda daitezke, baina, edozein kasutan, eskaera egin zuenean zuen prezioa eta baldintzak izango ditu bezeroak. Halere, erosketa eskaera egiteak esan nahi du eskainitako prezioa eta baldintzak onartzen direla, eta baita une zehatz horretan indarrean dauden salmenta baldintza orokorrak ere. 
4.2. Berariazko legerian xedatutakoaren aurka egin gabe, deskontuak edo bestelako eskaintzak denbora batez iraungo dute eta/edo haietan zehazten den kopuruarentzat, edo, argitaratuta dauden bitartean.
4.3. Salmenta prezioak eurotan adierazten dira, eta bidalketa gastuak eta itzulerak, eta zergak eta kanonak hartzen ditu barne. 

5. ESKAERAK
5.1. Eskaera formalizatu ondoren, eskubide osoko erosketa burututzat joko da, kontsumitzaile eskuratzaileari babesa ematen dioten legezko berme guztiekin, eta une horretatik aurrera prezioak eta baldintzak kontratuzkoak izango dira, eta ezin izango dira aldatu bi kontratatzaileek berariaz hala erabakitzen ez badute.
5.2. Bezeroak edozein unetan eta kostu gehigarririk gabe ezeztatu ahal izango du eskaera, baldin eta garraio-enpresaren bidez fakturatu eta bidali ez bada. Paketea dagoeneko gure instalazioetatik atera izango balitz, bezeroak garraio-enpresarekin baztertu ahal izango du hura jasotzen duenean.

6. PRODUKTUAK HORNITZEA
6.1. Guk hornituko ditugu eskaeraren berrespenean adierazitako produktuak, Termino eta Baldintza hauen arabera.

7. PRODUKTUEN INGURUKO INFORMAZIOA
7.1. Arreta handia jartzen dugu produktuen funtsezko ezaugarriei buruzko informazioan, haien enpresa laguntzaileek eta fabrikatzaileek egindako deskribapen teknikoen eta produktuak erakusten dituzten argazkien bidez. Hori guztia, teknikaren mugaren barruan eta merkatuko estandar onenak errespetatuz egiten da.

8. ESKURAGARRITASUNA
8.1. Eskatutako artikuluren bat epearen barruan entregatu ezin bada, konpromisoa hartzen dugu bezeroari mezu elektroniko bat lehenbailehen bidaltzeko (eskaera egin zuen egunetik aurrera), produktua zein epetan bidali ahal izango diogun jakinarazteko eta/edo produktu horren ordez kalitate eta prezio bereko artikulu bat proposatzeko. 

9. PRODUKTUAK ORDAINTZEA
9.1. Gure segurtasun departamentuak anomalia edo iruzur susmoa badu, PROMOCIONES HAIZEAK eskubidea izango du segurtasun  arrazoiengatik trantsakzioa baliogabetzeko.
9.2. PROMOCIONES HAIZEAK Bezeroaren eskura jartzen ditu ordaintzeko 2 metodo:
• Kutxabankeren kreditu/zordunketa txartelarekin ordaintzea Kutxabankstoren.
• Kutxabank taldearen bitarte finantzazioa. Promociones Haizeak ez du parte hartzen Bezeroen kaudimenaren balorazioan eta, ondorioz, finantzazio eragiketak ematean edo baztertzean ez du hartuko parte.

10. PRODUKTUAK BIDALTZEA
10.1. Produktuak Bezeroak gai bakoitzaren erosketa prozesuan zehar emandako helbidera bidaliko dizkiogu 
10.2. Eskaerak entregatzeko epea 72 ordukoa izango da, bulegoko egutegian eta orduetan kobratzen den unetik hasita.
10.3. Bezeroak konpromisoa hartzen du bai berak bai berak esleitutako beste pertsona batek paketea jasoko duela adierazitako helbidean. Lehenengoan inor ez badago, garraiolaria beste behin saiatuko da, eskaera entregatzeko. Hala ere, ezingo balu entregatu, paketea itzuliko digute,eta Bezeroari itzuliko genioke ordainketa. 
10.4. Bezeroak hiru egun natural izango ditu eskaeraren osagai guztien osotasuna egiaztatzeko eta sartutako produktuetan behar duen guztia sartzen dela egiaztatzeko. Hori guztia, kontsumitzailearen legezko eskubideen aurka egin gabe.
10.5. Produktu bat entregatutzat emango da bezeroak entregatu izanaren agiria sinatzen duenean. Hiru egun naturaletan, bezeroak produktuak jaso eta egiaztatu behar ditu eta izan ditzakeen arazoak edo akatsak adierazi beharko ditu.
10.6. Garraioak kaltetutako produkturen bat jasoz gero, bezeroak aurreko 10.4 atalean aipatutako hiru egun naturalen barruan jarri beharko du gurekin harremanetan, garraio-enpresari gorabehera erreklamatzeko. Era berean, komeni da garraioa egin duen enpresari ere jakinaraztea.

11. PRODUKTUEN BERMEA
PROMOCIONES HAIZEA, indarrean dauden legeen eta hurrengo baldintzen arabera, banatzen dituen produktu guztiak bermatzen ditu.  Kontsumitzaileak produktuaren saltzailearekin edo fabrikatzailearekin hitz egin dezake. Haiek erantzungo dute entrega egunetik bi urteko epean adierazitako ezadostasun orori. Gaia entregatu eta 6 hilabetetan agertzen bada akatsa, aurkakoa frogatu ezean, anomalia erosketa egin zen unean bazegoela ulertuko da.
Baina, aldiz, 6 hilabete igaro ondoren agertzen bada, eta zalantzazko kasuetan, fabrikatzaileak txosten perizial independentea eskatu ahal izango du bermea izapidetzeko. Bermeak irauten duen bitartean funtzionamendu okerra edo irregularra agerikoa bada, ez dago arazorik.
Nolanahi ere, kontsumitzaileak produktua erabili ezin duen bitartean, bermearen epearen kontaketa eten egiten da; adibidez, objektu baten konponketak 15 egun irauten badu, berme-epea hasieran aurreikusitakoa baino 15 egun geroago bukatuko da.
Produktuaren bermea izapidetzeagatik sortutako bidalketa gastuak PROMOCIONES HAIZEAren ardura izango da, erositako gaiarekin ezadostasunik balego. Beti ere, PROMOCIONES HAIZEAk adierazitako jarraibideei jarraituko zaie, aurretik eskatu eta onartu ondoren.

Kontsumitzaileak erreklamazioa jarri ahal izango du produktuak ez balu beteko kontratua:
• Erositako gaia saltzaileak egindako deskribapenarekin bat ez datorrenean.
• Erositako gaia ez denean erabilgarria halako kontsumorako gaiak erabili ohi diren erabilerentzat.
• Ezin da erabili kontsumitzaileak eta saltzaileak onartutako erabilera berezirako.
• Ez du espero den kalitatea eta jarrera, batez ere saltzaileak edo fabrikatzaileak egindako adierazpen publikoak (publizitatea, liburuxkak, etiketak...) kontuan hartuta.

Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak hurrengo eskubideak ditu:
• Konpondu edo ordezkatu. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak konpontzea edo ordeztea aukera dezake, bi aukeretako bat ezinezkoa edo neurriz kanpokoa bada ezik. Kostu handienekoa izango da neurriz kanpokoa. Bai konponketa bai ordezkapena neurrizko epean egin behar dira, eta kontsumitzaileak ez du ezer ordaindu beharko.
OHARRA: Gaur egun, asko dira haien produktuetan gertatutako matxurak/akatsak/intzidentziak zuzenean kudeatzen dituzten fabrikatzaileak, kalitatezko salmenta ondorengo zerbitzua emateko eta denbora aurrezteko. Kasu horietan, PROMOCIONES HAIZEAk beti adieraziko du nola izapidetu kudeaketa errazteko.
• Prezioaren murrizketa edo kontratuaren ebazpena. Bidezkoa izango da kontsumitzaile eta erabiltzaileak konponketa edo ordezkapena eskatu ezin duenean eta arrazoizko epean egin ez denean edo kontsumitzaile eta erabiltzailearentzat eragozpen handirik ez duenean. Ebazpena ez da egokia izango ezadostasunak garrantzirik ez duenean.

Bermeak baliogabetzea.
Hurrengo arrazoiengatik baliogabetu ahal izango da bermea:
• Bezeroak hura gaizki erabiltzea, manipulatzea edo mantentzea.
• Osagai hautsiak edo kolpea jaso dutenak.
Azken finean, ez da onartuko kaltetutako materialik edo gaizki manipulatu dela agerian uzten duenik.

Bermeak ez du estaliko.
Bermeak ez du estaliko produktuaren erabilera okerrak eragindako akatsik. Kasu horietan, kontsumitzailea arduratuko da hura konpontzeaz. Hortaz, bermetik kanpo geratuko dira:
• Kanpoko gertakariek, istripuek, higadurak eta PROMOCIONES HAIZEAren jarraibideei jarraitu gabe ez erabiltzeak eragindako akatsak eta kalteak.
• Bezeroak edo PROMOCIONES HAIZEAren baimenik gabe beste pertsona batek aldatutako edo konpondutako produktuak.
Bermearen baldintza hauek ez dute eraginik aplikatuko den legeriak estalitako kontsumitzailearen estatutuetako eskubideetan. Halaber, bermea produktuaren ezkutuko akatsei eta fabrikazio-akatsei buruzkoa izango da, Kode Zibilaren 1490. artikuluari jarraikiz.

12. PRODUKTUAK ITZULTZEKO ESKUBIDEA
(i) Uko egiteko eskubidea.
Bezeroak 14 laneguneko epea du Produktua entregatzen duenetik edo Zerbitzua kontratatu duenetik Produktu eta/edo Zerbitzu osoa edo haren zati bati uko egiteko, aplikatuko den legeria beteaz. Behin 14 laneguneko epea igarota, PROMOCIONES HAIZEAk ez du onartuko Produktuen erosketari uko egiteagatik edo Zerbitzuak bertan behera uzteagatik itzulerarik. Bezeroak ez du eskubiderik izango aplikatu beharreko araudian ezarritako kasuetan atzera egiteko, eta, bereziki, kasu hauetan, adibide gisa eta ez muga gisa:
1. Bezeroaren eskakizunen arabera edo zalantzarik gabe pertsonalizatuta egindako produktuak:
2. Bezeroak prezintatu gabe utzitako soinu edo bideo-grabazioak, diskoak, elektronika, programa informatikoak, kremak, kosmetikoak eta lurrinak, bai eta elektronikoki emandako fitxategi informatikoak ere, berehala deskargatu edo erreproduzi daitezkeenak, etengabe erabil daitezen;
3. Egunkariak eta aldizkariak;
4. Bezeroaren adostasunarekin, 14 laneguneko epe hori bukatu aurretik egikaritzen hasten diren zerbitzuak.

Itzultzeko, hurrengo baldintzak bete behar dira:
1.    Produktua entregatu zen egoera berean egongo da, eta jarraibideak, dokumentuak, osagarriak eta, ahal den neurrian, jatorrizko bilgarri eta etiketak eduki behar dituzte.
2.    PROMOCIONES HAIZEAri produktua entregatu den kaxa edo gutun-azal berean itzuliko zaio edo, ez dagoenean, antzerako batean, Produktua egoera apartean itzultzen dela ziurtatzeko.
3.    Erosketaren ordainagiria eta Produktuen entrega albaranaren kopia sartu behar da paketean. Gainera, itzulitako Produktuak adieraziko dira, eta baita itzuleraren arrazoia ere.
Bezeroak itzuli nahi duela adierazi ondoren, PROMOCIONES HAIZEAk Produktuak jasotzea programatuko du eta Bezeroari jakinaraziko dio posta elektronikoz zein egunetan eta zein ordutegitan bilduko duen. PROMOCIONES HAIZEAk ordainduko ditu itzuleraren gastuak.

(ii) Bezeroari Produktuen eta Zerbitzuen prezioa itzultzea.
(i) ataleko uko egiteko eskubidea erabiliz gero, Bezeroak itzulitako produktuen prezioa berreskuratzeko eskubidea izango du, baldin eta produktu horiek entregatu ziren baldintza beretan badaude, erabili, garbitu, hondatu edo prezintatu gabe badaude –soinu edo bideo-grabazioak, diskoak, elektronika, programa informatikoak, kremak, kosmetikoak eta lurrinak direnean–, edo ezarritako baldintzak bete ez badira, edo PROMOCIONES HAIZEAKO instalazioetara iritsi aurretik galdu edo Erabilera baldintza hauetan zehaztutako eskakizunak bete ez badira. 

PROMOCIONES HAIZEA enpresak bere biltegian egiaztatuko du itzulitako produktua egokia den. Erositako produktua eta itzulitakoa bat ez datozela edo itzulketa erabilera-baldintza hauen arabera egin ez dela atzemanez gero, itzulketarik ez egiteko eskubidea izango du. Eskaera baten itzulera partzialek prezio partzialen itzulerak eragingo dituzte.
PROMOCIONES HAIZEAk prezioa itzultzeko agindua kudeatuko du Bezeroak Produktuak erosteko erabili duen ordainketa sistema beraren bitartez, itzulitako eskaera biltegira iritsi dela berresten den egunetik 5 laneguneko epean. Bezeroaren kontuan edo txartelean prezioa itzultzeko aplikazioa txartelaren eta erakunde jaulkitzailearen araberakoa izango da. Prezioa itzultzeko epea 7 egun naturalekoa izanen da zor txarteletarako eta 30 egun naturalekoa kreditu txarteletarako. Erosketa finantzatzen bada, PROMOCIONES HAIZEAk, itzulitako eskaera biltegira iritsi dela berretsi ondorengo 5 laneguneko epean Kreditu Entitateari jakinarazteko konpromisoa hartzen du, eta honen erantzukizuna izango da finantzazio hori baliogabetzea.

(iii) Produktu Akastunak Itzultzea.
Bezeroak eskubidea izango du produktu akastunen edo entregatutako produktuen prezioa itzultzeko, baldin eta Bezeroak egindako eskaerarekin bat ez badatoz, aplikatu beharreko legeriaren arabera. Kasu horietan, produktuak PROMOCIONES HAIZEAri itzultzea aurreko (i) atalean zehaztutako moduan egin ahal izango da, edo Bezeroen arreta zerbitzuarekin harremanetan jarriz. Akastun produktuak itzultzen badira, edo Bezeroak egindako eskaerarekin bat ez badatoz, PROMOCIONES HAIZEAk ordainduko ditu Produktu horiek entrega gunetik itzultzearen kostuak.

13. SALMENTA ONDORENGO ZERBITZUA
Gure bezeroen arreta zerbitzuarekin hitz egin nahi baduzu: 
- 900 808 821 telefonora deitu, hurrengo ordutegian:
Astelehenetik ostiralera: 08:00-17:30 bitartean. Udako ordutegia (uztaila eta abuztua) Astelehenetik ostiralera:  08:00-15:00 bitartean.
- Mezua bidali ahal diguzu Bezeroen Arreta Zerbitzuaren formularioaren bitartez, eta laster erantzungo dizugu.

14. PROMOCIONES HAIZEAREN ETA BEZEROAREN BETEBEHARRAK
14.1. PROMOCIONES HAIZEAk Bezeroaren esku jarriko du eskaintzen dituen produktuen inguruko informazio guztia, eta baita eskaerei buruzkoa ere. PROMOCIONES HAIZEAk ez du bere gain hartuko baldintza hauek ez betetzearen erantzukizuna ezinbesteko kasuetan eta Bezeroa ez badago edo kontratuaz kanpoko pertsona batek ustekabeko gertaera bat badu, kontsumitzailearen legezko eskubideak ukatu gabe.
14.2. Bezeroak eskaeraren eta eremuen formularioak emandako jarraibideei jarraituz betetzeko konpromisoa hartzen du. PROMOCIONES HAIZEAk legea beteaz babestuko ditu datuak. Bezeroak produktuaren prezioa, dagozkion zergekin eta bidalketa gastuekin ordaintzeko konpromisoa ere hartzen du.
14.3. Gogoratzen dizugu komeni dela erositako produktuetan datozen datuen kopia bat gordetzea. PROMOCIONES HAIZEA ez da arduratuko datuak, artxiboak edo, oro har, erositako produktuetako datuen babes-kopiak huts eginez gero gerta daitekeen edozein kalteren erantzule. 
14.4. PROMOCIONES HAIZEA ez da dendan saldutako produktuak modu desegokian erabiltzearen ondorioen erantzule.

15. LEGE APLIKAGARRIA ETA ESKUMENA
15.1. Kontratu hau indarrean dagoen Espainiako eta Europako legearen arabera interpretatu eta aplikatuko da.
15.2. Alderdiak, nahi dutenean, bezeroaren helbideko epaitegien eta auzitegien mende jartzen dira gatazkak ebazteko eta beste edozein foruri uko egiteko.