Finantzaketa

Erostea ez da inoiz hain erraza izan. Kutxabank SAk zeure neurrirako finantzaketa eskaintzen dizu, interesik eta komisiorik gabe (UTB, % 0). Zure premien arabera, aukeratu gehien komeni zaizun epea.

 

Gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu ohiko galderak:

 

1. Zer da kontsumorako mailegu bat?

Kontsumorako mailegua bankuak behar pertsonalentzako kontsumitzaileari kreditu bat emateko egiten den kontratua da. Kontsumitzaileak zenbatekoa oro har hileko epeetan itzultzeko konpromisoa hartzen du, interes bat gehituta, itzuleraren berme gisa ondasunik jarri gabe (hipoteka maileguetan ez bezala).
Kontsumorako mailegu bat kontratatzean, bankuak diru-kopuru bat emango dizu erosi nahi duzuna eros dezazun. Zenbateko horri, maileguaren ‘nagusi’ esaten zaio, eta hilez hile joan beharko duzu itzultzen, kuotatan, zeinak zenbateko hori gehi interesa hartuko dituen. Ordaindu beharko dituzun kuota kopuruari ‘epea’ deritzogu.

Kontsumorako mailegu baten bitartez, erosiko dituzun ondasun guztiak finantzatu ahal izango dituzu: autoa, zaharberritzea, telefonoa, hortzen tratamendua edo estetikoa, ikasketak, bidaia, etab. Kontsumorako maileguak EZ  dira egokiak inbertsioak finantzatzeko (higiezinak, akzioak edo inbertsioko beste produktu batzuk), ezta hileko gastuak finantzatzeko, alokairua edo argi-indarra, gasa, telefonoa edo antzerakoak esaterako.

Ez. Kuotek bankuak eman dizun dirua gehi interes bat hartzen ditu, bankuarentzat onura dena. Gainera, kontsumoko mailegu batzuek irekiera-komisio bat ere izan dezakete, kontsumo-mailegua kontratatzean ordaindu beharko duzuna edo finantzatu ahal izango duzuna.
Zentzu honetan, gogoan izan eragiketa ohikoenen komisioen eta prezioen inguruko informazioa duzula bankuaren web orrian eta bulegoetan, eta baita Espainiako Bankuaren web orrian ere, Espainiako Bankuaren 5/2012 Zirkularraren I. eranskinean bildutakoa beteaz.

Garrantzitsua da hainbat kontzeptu argi izatea:
Maileguak zuretzat izango duen kostua; hau da, irekitze-komisioa (halakorik badago) eta interesak. Bankuak ordaindu beharko duzun zenbateko osoaren (eurotan) eta urteko finantza-kostuaren berri emango dizu (UTBa edo Urteko Tasa Efektiboa). UTBak zure kontsumorako mailegua beste produktu batzuen bidezko finantzaketa-aukerekin edo beste banku batzuen eskaintzekin alderatzeko balioko dizu.
Esate baterako, autoa erosteko 10.000 euroko mailegu bat kontratatzen baduzu, % 1eko irekitze-komisioarekin, 10.000 euro jasoko dituzu, eta 100 euroko irekitze-komisioa ordainduko duzu une horretan. ITN %5,99ko interes-tasa zordunarekin, UTBa epearen arabera aldatuko da, maileguak portzentajezko irekitze-komisio bat duelako:
• Gutxienezko 3 hilabeterako mailegua bada, hilean 3.366,67 euroko kuota ordainduko duzu (azkena izan ezik, biribilduta 3.366,66 eurokoa izango baita). Interesak: 100,00 euro. Kostu osoa: 200,00 euro. Maileguaren bizitzaren amaieran, 10.200,00 euro ordainduko dituzu guztira. Eragiketaren UTBa % 12,77koa izango litzateke.
• Gehienezko 120 hilabeterako mailegua bada (10 urte), hilean 110,97 euroko kuota ordainduko duzu (azken kuota, 111,02 eurokoa). Interesak: 3.316,45 euro. Kostu osoa: 3.416,45 euro. Maileguaren bizitzaren amaieran, 13.416,45 euro ordainduko dituzu guztira. Kasu horretan, eragiketaren UTBa % 6,39koa izango litzateke.
Amortizazio-sistema frantsesa.

Maileguaren kuota hilero eta mugaegunera arte ordaintzeko konpromisoa hartuko duzu. Oso garrantzitsua da kuota hori ordaintzea ez izatea arazo bat zure ohiko gastuei aurre egiteko. Horren inguruko zalantzarik baduzu, onena finantzaketa-aukera egokiagoak bilatzea izango da (epe luzeagoak, adibidez), edo mailegua ez kontratatzea. Izan ere, ordaintzeko betebehar hori ez betetzeak ondorio larriak ekar diezazkizuke, hala nola maileguaren kostuaren handitzea (berandutze-interesak ordainduko dituzulako), gure bankuan edo beste enpresa batzuetan maileguak eta beste zerbitzu batzuk kontratatzeko zailtasun handiagoa edo zure kontuen bahitura.
Kontratatzen duzun kontsumorako maileguaren epeak koherentea izan behar du erosiko duzun ondasunaren bizitza erabilgarriarekin. Esate baterako, bizitza luzea izan dezakeen auto bat erosten baduzu, epe luzerako finantzaketa baten alde egin dezakezu (5 urte, esaterako). Aitzitik, mailegua oporrak ordaintzeko erabili nahi baduzu, finantzaketaren epea ez litzateke 8 edo 9 hilabetetik gorakoa izan beharko.
 

Kontsumorako mailegua, kontsumorako ondasun bat erosteko asmoa duzunean eta diru hori ordaintzea ongi ez datorkizunean da egokia. Ez da egokia, aldiz, erosi nahi duzuna inbertsioa bada (higiezina edo finantza-aktiboa esaterako) edo zerbitzuen ordainketa errepikakorrari aurre egiteko (hileko ordainketak), ezta likidezia izateko ere. Halako egoerentzat, azter daitezkeen beste finantzazio irtenbide batzuk daude, galdetu bulegoan.

Ez. Bankuak zure eskaera aztertuko du eta zure finantza egoeran oinarrituta hura ukatu ahal izango du. Baita kontsumorako maileguaren egokitasunean oinarrituta, mailegu arduratsuko politika aplikatzen ere.

Esaterako, bankuak zure eskaera bazter dezake, zure eskaera izapidetzean beste banku edo enpresekin ordaindu gabeko zorrak badituzu, berankortasuneko fitxategi komunak aztertuta. Kasu horretan, bankuak baztertze horren arrazoia emango dizu, zure eskubideak erabil ditzazun fitxategi horien arduradunen aurrean.

Sinatu aurretik dokumentu oro, eta mailegua ere, ongi aztertzea gomendatzen dizugu. Bankuak, nahi izanez gero, kontratuaren proiekturen kopia emango dizu, hura emateko erabakia irmoa denean.

Gainera, kontsumorako maileguen kasuan, bankuak aldez aurretik emango dizu informazioa formatu estandarizatuan (Europako Informazio Normalizatua); garrantzitsua da, halaber, arretaz irakurtzea eta edukia ondo ulertzen duzula ziurtatzea.

Bai, hurrengo 14 egun naturaletan. Aldi horretan, sinatutako kontsumorako maileguari uko egiteko eskubidea izango duzu azalpenik eman gabe. Kontsumorako maileguari uko egin nahi baldin badiozu, haren zenbatekoa (sinatu zenuenean bankuak eman zizun kantitatea) gehi igaro den denborari dagozkion interesak ordaindu beharko dizkiozu bankuari. Bankuak kobratu dizun irekitze komisioa itzuli beharko dizu (egon bada), eta baita maileguarekin batera kontratatu ahal izan duzun bestelako zerbitzu osagarri ororen kostua ere (Ordainketen Babeserako Asegurua esaterako).

Bai, nahi duzunean ordaindu dezakezu ordaindu gabe dagoen kantitatea, osoa edo zati batean, eta aukeratu maileguaren epea laburtu edo kuota murriztu nahi duzun, haren ondorioz. Bankuak jakinaraziko dizu zein izango den ordaindu beharko duzun hileko kuota eta/edo maileguaren ondoriozko epe berria.

Maileguaren ordainketa aurreratzeak esan nahi du interes gutxiago ordainduko dituzula, interes horiek maileguaren ordaintzeko dagoen printzipalaren arabera kalkulatzen baitira beti. Baina bankuak eskubidea du, ordainketa aurreratuko bazenu, aurretik uko egiteagatik komisio bat kobratzeko, zeina aurreratutako kapitalaren % 1 izango den gehienez (% 0,5 mailegua bukatzeko urte bete baino gutxiago falta bazaizu). Nolanahi ere, komisio hori ez da inoiz izango aurreratu duzun zenbatekoak sortutako interesak baino handiagoa, aurreratu ez baduzu.

Kontsumorako mailegua kontratatzen duzunean, haren kuotak ordaintzeko konpromisoa hartzen duzu. Konpromiso hau ez betetzeak ondorio larriak ekar diezazkizuke, hala nola maileguaren kostu handiagoa (berandutze-interesak adierazitako zenbateko), maileguak eta bestelako zerbitzuak kontratatzeko zailtasun handiagoa gure bankuan edo beste enpresa batzuetan, edo zure kontuen bahitura. Ondorio horiek, gainera, zure maileguaren abal-emaileei ere kaltetuko diete, daudenean.

App-an zein online Bankan, Laguntza atal bat daukazu.

Zure kudeatzailearekin "Hitz egin" aukera ere erabil dezakezu edo aurretiko hitzordua hartu.