ZERBITZU DIGITALEN ARAUDIA
Azken eguneraketaren data: 2026ko maiatzak 11
Orrialde honek informazio garrantzitsua biltzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2022ko urriaren 19ko 2022/2065 (EB) Erregelamenduari buruz, Zerbitzu Digitalen Merkatu Bakarrari buruzkoa (aurrerantzean, "Zerbitzu Digitalen Erregelamendua" edo "DSA", ingelesezko siglak: Digital Services Act).
Hartzaile aktiboak
Zerbitzu Digitalen Erregelamenduaren arabera, lineako plataformek Europar Batasunean aktibo dauden zerbitzuaren hileko batez bestekoari buruzko informazioa argitaratu behar dute. Kalkulua, azken 6 hilabeteetan gutxienez behin zerbitzuan parte hartu duten hartzaileen hileko batez bestekoan oinarritzen da.
| Kutxabank Store-ren hartzaile aktiboak Europar Batzordean | |
| Aldia | 2026/03/01etik 2026/04/30era |
| Kutxabank Store zerbitzuaren Europar Batasuneko hartzaile aktiboen hileko batez bestekoa | 16.057 |
Azken aldaketaren data: 2026/05/11
Estatu kideetako agintarientzako, Europako Batzordearentzako, Zerbitzu Digitalen Europako Batzordearentzako, Erabiltzaileentzako eta beste erakunde batzuentzako harremanetarako gunea
Zerbitzu Digitalen Araudiaren arabera, araudi honi buruzko jakinarazpen orokorretarako aukeratutako harremanetarako gunea hau da: Kontaktua. Harreman-gune honen bidez, Kutxabank Store-rekin harremanetan jarri ahal izango dira Estatu Kideetako Agintariak, Europako Batzordea, Zerbitzu Digitalen Europako Batzordea eta Kutxabank Store-k eskaintzen dituen zerbitzuez gozatzen duen edozein erabiltzaile edo erakunde.
Komunikazioak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egin ahal izango dira. Beste hizkuntza batean eginez gero, Kutxabank Store erantzuna ematen saiatuko da ahal den guztietan. Bestela, besterik adierazi ezean, gaztelaniaz erantzungo da.
Gardentasun txostenak
Zerbitzu Digitalen Erregelamenduaren arabera, lineako plataformek, gutxienez urtean behin, gardentasunari begira, edukien moderazioarekin lotutako txosten bat argitaratzeko betebeharra dute. Azken txostena esteka honetan ikus daiteke.