Ezaugarriak
EZAGUTU HOBETO ZURE BURUA
Vívoactive 5, osasun eta ariketa funtzio aurreratuekin bereziki diseinatua, smartwatch bat baino askoz ere gehiago da: entrenatzaile pertsonala eskumuturrean, zure helburuak lortzen lagunduko dizu.
1,2″-KO AMOLED UKIPEN BIDEZKO PANTAILA DISTIRATSUA
11 EGUNEKO AUTONOMIAKO BATERIA SMARTWATCH MODUAN
OSASUNARI ETA SASIOARI BURUZKO INFORMAZIO XEHETUA
ARIKETA FUNTZIO AURRERATUAK
GARMIN CONNECT™ APLIKAZIOAREKIN DABIL IPHONE® Y ANDROID™ SMARTPHONEETAN
KONEKTIBITATE-FUNTZIOAK, MUSIKA ETA CONTACLESS ORDAINKETAK GARMIN PAY™-EKIN
BODY BATTERY™ ENERGIA MONITOREA
Neurtu zure energia mailak egun osoan zehar jarduera batentzat prest zauden edo indarberritzeko lo bat behar duzun ikusteko. Xehetasun eta informazio pertsonal gehiago loak, siestak, eguneroko jarduerek eta estres altuak zure energian duten eragin zehatzaren inguruan.
LOAREN ENTRENATZAILEA
Jaso ezazu loaren puntuazioa eta aholku pertsonalizatuak zenbat lo egin behar duzun eta nola hobeto dezakezun jakiteko. Loaren eta siesten fase desberdinen jarraipena ere egin dezakezu, eta baita loaren aldiko hainbat gako-metrika kontsultatu, VFCen egoera esaterako, zure osasuna1 hobeto ulertzeko.
KIROL APLIKAZIOAK BARNE
Egin mugitzeko dituzun modu guztien jarraipena, barruetarako aurretik instalatutako 30 aplikazio baino gehiagorekin, eta GPS funtzioarekin ibilaldientzat, karrerentzat, txirrindularitza jarduerentzat, igerilekuan igeri egiteko, gurpildun aulkia erabiltzen dutenen jarduerentzat eta askoz ere gehiagorako.
ENTRENAMENDUAREN ONURAK ETA HOBETZEKO DENBORA
Hobeto ulertu nolako eragina duen zure entrenamendu saioak zure gorputzean eta zenbat denbora beharko duzun indarberritzeko eta hurrengo kirol desafioari aurre egiteko.
MORNING REPORT
Zure loaren, atsedenaren, eguneko egutegiaren, VFC egoeraren eta askoz ere gehiago jaso esnatzean. Txostena ere pertsonaliza dezakezu ikusi nahi duzuna erakutsi dezan:
JAKINARAZPEN ADIMENDUNAK ETA MEZUAK
Jaso posta elektronikoak, testu-mezuak eta alertak erlojuan, Android edo iPhone smartphone bati lotuta dagoenean. Android telefono batekin, erlojuko teklatuarekin testu-mezuei erantzun ahal izango diezu, eta jasotako argazkiak erlojuaren pantailan bertan ikusi.
SASOIA
SIESTAK DETEKTATZEN DITU
Jarraipena egin edo erregistratu automatikoki siestak zure gorputzean eragindako onurak ezagutzeko eta ordu eta iraupen egokienak ezagutzeko.
VFC EGOERA
Hobeto ulertu zure osasun orokorra lo zauden bitartean bihotzaren maiztasunaren aldaketen arabera.
BIHOTZEKO MAIZTASUNAREN SENTSOREA ESKUMUTURREAN
Vívoactive 5 smartwatch-ak etengabe neurtzen du zure bihotzeko maiztasuna, bai egunez bai gauez informatuta egon zaitezen1.
ESTRESAREN KONTROLA
Begiratu eguna lasaia, orekatua edo estresagarria izaten ari den.
HILEROKOAREN JARRAIPENA
Egin zure hilerokoaren edo haurdunaldiaren jarraipena eta atzitu ariketei eta nutrizioari buruzko aholkuak.
OSASUNAREN LABURPENA
Erregistratu 2 minutuko saioa osasunarentzat gako estatistikak lortzeko, eta sortu osasun arloko profesional batekin partekatzeko txostena.
PULSIOXIMETROA
Egin odoleko oxigeno-asetasunaren jarraipena esna zauden bitartean edo lo zauden bitartean2.
MEDITAZIOA
Lagundu estresa, antsietatea eta askoz ere gehiago murrizten meditazio praktika gidatuekin.
ARNASKETA KONSZIENTEA
Ekin arnasketa-jarduerari estresa eta arnasketa kontrolatzeko.
HIDRATAZIOA
Egunero hartzen duzun likido kantitatea erregistratzen du, hidratazio-maila ona mantendu behar duzula gogorarazteko.
ARNASA
Egiaztatu egunez zein gauez nola arnasten duzun.
FITNESS
GURPILDUN AULKI MODUA
Zure eguneko bihozkaden jarraipena egin1, jarrera aldaketaren abisuak jaso, kirol aplikazioez eta gurpildun aulkiko erabiltzaileen entrenamendu saioez gozatu, eta askoz ere gehiago.
GARMIN COACH
Doako entrenamendu planak lortu 5 km, 10 km eta maratoi erdirako, entrenatzaile adituek eginak.
ADIN FISIOLOGIKOA
Zure sasoia balioesten du zure benetako adinarekin alderatuta.
ENTRENAMENDU-SAIOAK SORTZEA
Sortu entrenamendu-saioak urratsez urrats, Garmin Connect aplikazioan 1600 ariketa baino gehiago eginda, eta bidali zuzenean erlojuari.
AUDIO-ARGIBIDEAK JARDUERENTZAT
Jaso audio-argibide gidatuak zuzenean erlojutik lasterketa eta ibilaldiko jarduerentzat.
TARTEAK SORTZEA
Sortu zure entrenamendu-saioa tarteka lasterketa eta txirrindularitza jarduerentzat.
HAUTEMANDAKO ESFORTZUA
Erregistratu hautemandako esfortzuaren zure indizea entrenamendu-saio bakoitzaren ondoren.
INTENTSITATE MINUTUAK
Intentsitate moderatuko eta altuko jardueren minutuen jarraipena egin.
JARDUERAREN JARRAIPENA
Eguneko urratsen, erretako kalorien eta askoz ere gehiagoren jarraipena egin eskumuturrean1.
VO2 MAXIMOA
Egungo baldintza fisikoak neurtzen ditu, eta denboran zehar egindako aldaketen jarraipena egiten du helburuak zehazteko, aurrera-pausoak ebaluatzeko eta askoz ere gehiagorako (ez dago eskuragarri gurpildun aulki moduan).
KONEKTATU
GARMIN CONNECT APLIKAZIOA
Ikus zure osasun eta sasioaren inguruko informazioa, konektatu lagunekin eta askoz ere gehiago.
CONTACTLESS ORDAINKETAK GARMIN PAYREKIN
Igaro zailtasunik gabe kutxatik eta garraio publikorako sarbideetatik Garmin Pay™-ri eta hornitzaile parte hartzaileei esker.
MUSIKA
Deskargatu abestiak eta erreprodukzio-zerrendak Spotify, Deezer edo Amazon Music aplikazioetako zure kontuetatik telefonoa erabili gabe haiek entzun ahal izateko.
SEGURTASUNA ETA JARRAIPENA
Erlojuak istripua gertatu dela uste badu, mezu bat bidaliko du zure kokapenarekin unean bertan3. Edo, ziur ez bazaude, eskuz ere egin dezakezu.
IKUSI IRUDIAK
Android telefono batekin, bidaltzen dizkizuten argazkiak erlojuaren pantailatik ikusi ahal izango dituzu zuzenean.
CONNECT IQ™ DENDA
Gehitu pantailak erlojuarentzat, datuen eremuak eta aplikazioak lotutako erlojuari.
BI LETRA TAMAINA
Aukeratu letra tamaina txiki bat ala handiago bat datuak errazago ikusteko.
.png)
.png)
.png)
.png)
.png)
.png)
.png)
.png)